Igogailuak instalatzen ditugu eraikuntza berrietan, eraikin mota guztietan (etxebizitzak, merkataritza-eraikinak, bulegoak, etab.). Eraikitzailearen beharretara eta bezeroaren lehentasunetara egokitzen gara.
Beste enpresa batzuek produktu estandarizatua eskaintzen duten bitartean, guk irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, zerbitzu onena eta entrega-epe estuak eskainiz.
Zure proiektua guri uzten diguzun unetik aurrera, FAINen zure eraikinean igogailua diseinatu eta instalatzeko aukera desberdinak aztertuko ditugu.
Gainera, ekipamendua instalatu ondoren, mantentze-lan prebentibo, zuzentzaile eta legal egokienak zeintzuk diren aholkatuko dizugu.
Gure ezaugarriak dira ikuspegi argi eta atsegina; baita gure moldagarritasuna eta eskuragarritasuna ere, gure bezeroarentzako arreta-zentro propioa dugulako, non eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan gurekin harremanetan jar zaitezkeen.
Proiekturen bat baduzu buruan, gure salmenta saila zure esanetara dago.
Esaguzu zer behar duzun eta konpromisorik gabeko aurrekontua emango dizugu, proiektuaren fase guztietan lagunduko dizugu amaitu arte.