Málaga-Costa del Sol aireportuaren historia XX. mendearen hasieran hasten da. Urte batzuetan aireportu gisa jardun ondoren, 1937an aire-base bihurtu zen. Bertan kokatu ziren Aire Armadaren Behatzaile, Tripulazio eta Espezialisten eskolak.
1946an azkenean ireki zen aire-trafiko komertzialerako… Eta gaur egun Espainiako 4. aireportu jendetsuena da!
Gaur egun hiru terminal ditu. 3. terminala, 2010ekoa, ia gure produktuen erakusleiho bihurtu da. Ez da kasualitatea FAIN igogailuak, eskailera mekanikoak, pasabide mugikorrak eta arrapalak bertan instalatu izana. Oraindik ez al duzu bisitatu?