El Batel Auditorioa eta Kongresu Jauregia Cartagenako portuan kokatutako kultur azpiegitura handi bat da, 2011. urtearen amaieran ireki zituen ateak.
Eraikina Selgascano arkitektura estudioaren lana da, Madrilgo arkitekto José Selgas eta Lucía Cano arkitektoek osatua, eta haien proiektua 2001ean egindako nazioarteko lehiaketa batean hautatu zuten. Eraikin polibalente gisa pentsatuta dago, antzoki, kontzertu areto eta kongresu zentro gisa egokia.
Bertan, FAINek 5 igogailu —horietako bat panoramikoa— eta JS-LB 1000 modeloko eskailera mekaniko batzuk instalatu zituen.
Azpimarratzekoa da bezeroak berak definitu zituela kabinen azken koloreak, ekipamendu bakoitzerako RAAL kolorea berak aukeratuz, eraikinaren diseinuarekin eta estetikarekin bateratzeko helburuarekin.